ZIRIMIRI IKASTAROA: OINARRIZKO YOGA TEKNIKAK IKASGELATAN ONGIZATEA LANTZEKO 

Ondotxo dakigu nola erortzen den zirimiria: tantta txikiekin, emeki, etenik gabe. Eta ohartzerako, blai gaude! Metafora honek laburtzen du proposamen hau: irakasleek oinarrizko yoga lanabesak edukitzea, egunero ikasleekin 5 - 10 minutu jarduteko. Estres egoerak aurrikusi, kudeatu eta leuntzeaz gain, irakasleek zein ikasleek ohitura osasungarriak barneratuko dituzte modu atseginean.

 

Edozein dela ere irakasten duen gaia, ikasleekin "Yoga kapsulak" lantzeko gai izango da irakaslea: arnasketa, mugimendu psikofisiko eta erlajazio eskemak, 10 minutuko iraupenarekin, ikasgelan bertan, mahai zein aulkiak mugitu gabe.

 

 

 

- Norentzat: haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak.

 

-      Gaiak: Yoga tekniken egokitzapena ikasgelatan lantzeko: arnasketa, mugimendu psikofisikoa, erlaxazioa

 

-   Metodologia: Praktikoa. Teoria, dossier batean bilduko da.

 

-   Data: 2022ko uztailak 4, 5 eta 6

 

-   Lekua: Donostia, Hik Hasiren Udako Topaketatan.

 

-   Izen ematea: 2022ko_Hik_Hasiren_Udako_Topaketak:_ohiko_ikastaroak_-_uztailak_4_5_eta_6

 

Teléfono   WhatsApp Haritz Azkue Crecimiento Personal

 

 636 499 479

email Haritz Azkue Crecimiento Personal

 

haritz.azkue@gmail.com